Futbola

Zalduak galdu baina bigarren izaten jarraitzen du

Guaixe 2020ko ots. 11a, 10:14

Elomendiko Futbol Txapelketa. 16. jardunaldia: Unziti 5 – Zaldua 2

Elomendiko Futbol Txapelketan, Unzitiren kontra aritu zen Zaldua, baina azkeneko garaipenen bolada eten eta Arakilgo taldeak galdu egin zuen, 5 eta 2. Horrela, Elomendiko Futbol Txapelketan Barasoain taldea da liderra (39 puntu) eta Zalduak bigarren postuan jarraitzen du (34 puntu), 5 puntura. 

Asteburuan, hain zuzen ere, Zalduak Barasoain liderra izango du aurkari Lekunberrin. Ea arakildarrek garaipenaren bidea berreskuratu eta liderrarekin duten tartea murrizten duten.