Mendia

Ereñotzu-Listorreta Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2020ko ots. 11a, 13:16

Igandean goizeko 7:00etan aterako da autobusa Olaztitik

Sakanako Mendizaleak taldeak prest dauka otsaileko irteera. Hernani eta Errenteri aldera joko dute gure mendizaleek, Ereñotzutik abiatu eta Listorretaraino buelta egiteko. Autobusa goizeko 7:00etan aterako da Olaztitik, eta Sakanako herrietatik barna geldialdiak egingo ditu, izena eman duten mendizaleak hartzeko. Buelta arratsaldean egingo dute mendizaleek. 

Ohiko tokietan eman beharra dago izena, herrietako mendi arduradunei esanez. Bestela, eta oraindik ere autobusean tokia badago, 639 117 631 telefonora deitu eta bertan eman daiteke izena.