Aurreko asteburuan Bardoak 2020eko bost saio jokatu ziren Elgorriagan, Lizarran, Barañainen eta Iruñean. Lehendabiziko faseko hirugarren eta azken asteburu bat falta da, eta dagoeneko bi taldek finalaurrekoetarako sailkapen zuzena lortu dute: Berako Lamixene D multzoan eta Malerrekako Bertsonautak A multzoan. Sakañak ostiralean, otsailak 14, jokatuko du lehendabiziko fasearen azken saioa Otsagabian, Amortziaren eliobak taldearen aurka.
Sakaña taldean ez ezik, asteburuan jokatutako saioetan ere sakandarrak baziren: Oier Lakuntza Irigoien urdiaindarra eta Irurtzunen bizi den Joana Ziganda Olano oskoztarra. Larraun da Araitz. Bi dozena taldean jokatu dute. Lehenengoa saioa irabazi zuten arren, bigarrenean ezin izan ziote Bertsonautak taldeari aurre egin. Beraz, A multzoaren bigarren sailkatuak izan dira eta ez dira finalaurrekoetara pasa.