Futbola

Sakanako Futbol Topaketak: kimuak Olaztin eta benjaminak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2020ko otsailaren 13a

Igandean Sakanako Futbol Topaketen kimuen mailako 11. jardunaldia hartuko du Olaztik eta benjaminen 6. jardunaldia jokatuko da Etxarri Aranatzen

Sakanako Futbol Topaketetan asteburu bete-betea dugu. Batetik, kimuen mailan 11. jardunaldia jokatuko da igandean Olaztin, goizeko 09:00etatik aurrera. Eta, bestalde, benjaminen 6. jardunaldia jokatuko da igandean Etxarri Aranatzen, goizeko 10:00etatik aurrera.

Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea. 

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 11. jardunaldia igandean Olaztin
09:00 Lagun Artea 09 – Etxarri-Utzubar Txiki
10:00 Etxarri-Danbolintxulo – Sutegi A
10:50 Etxarri-Epele – Sutegi 1
11:40 Lagun Artea 08 – Etxarri-Hartzabal 
12:30 Betelu  – Altsasu B
13:20 Altsasu C – Altsasu A

Benjaminen 6. jardunaldia igandean Etxarri Aranatzen
10:00 Altsasu B – Etxarri Aranatz
11:00 Aralar Mendi – Betelu
12:00 Altsasu A – Sutegi
13:00 Altsasu C – Urdiain