Torturaren kontrako eguna dela eta, Sortuk deituta hainbat sakandarrek kontzentrazioa egin dute Altsasuko udaletxe parean. 20.000 pertsonako ibarrean 149 tortura kasu egiaztatu direla nabarmendu dute. Eta errealitate hori iluntasunetik argitasunera ateratzea aldarrikatu dute.