Gobernuak udalei 286.216 euro emanen die

Guaixe 2020ko ots. 19a, 10:55
Emakumezkoa eta gizonezkoa Ergoienako udaletxetik ateratzen. Artxiboa.

Nafarroako aurrekontuetan 10.000 biztanletik beherako udalendako Erabilera Askeko Tokiko Inbertsio Planerako partida izanen da .

Navarra Suma ez beste, Nafarroako Parlamentuko alderdi guztiek onartu zuten Nafarroako aurrekontuetan 10.000 biztanletik beherako udalendako Erabilera Askeko Tokiko Inbertsio Plana, despopulazioaren kontrako borroka izeneko saila izatea. EH Bilduk proposatutako emendakinak 4.999.816 euroko poltsa du eta udalen biztanleria kopuruaren arabera banatuko da aurrekontua onartu ondoren. Sakanako udalek guztira 286.216 euro jasoko dituzte, diru guztiaren % 5,72. Sakanak Nafarroako populazioaren % 3,09 du. 

Erabilera Askeko Tokiko Inbertsio Plana
Udalerria Populazioa* Diru-laguntza
Arakil 933 16.518
Irurtzun 2.233 26.000
Irañeta 172 16.518
Uharte Arakil 805 16.518
Arruazu 110 16.518
Lakuntza 1.279 16.518
Arbizu 1.104 16.518
Ergoiena 372 16.518
Etxarri Aranatz 2.483 26.000
Bakaiku 362 16.518
Iturmendi 403 16.518
Urdiain 653 16.518
Altsasu 7.443 36.000
Olatzagutia 1.489 16.518
Ziordia 348 16.518
Sakana 20.189 286.216
*2019-01-01ean