Sakañaren azkena eta behin betikoa

Guaixe 2020ko ots. 14a, 10:06
Bardoak 2020eko bigarren asteburuan jokatutako Elgorriagako saioaren publikoa. NAF. BERTSOZALE ELKARTEA

Bardoak 2020eko lehenengo fasearen hirugarren asteburua jokatuko da gaur Lesakan, Leitzan eta Otsagabian. Sakandarrek finalaurrekoetan sartzeko txartela jokatuko dute Otsagabiako Gartxot elkartean, 20:00etan, Amortziaren eliobak taldearen kontra

Astebruan jokatu zen Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketaren bigarren asteburua eta dagoeneko bi talde sartu dira finalaurrekoetan: A multzoaren Bertsonautak eta D multzoaren Lamixene. Gaur, otsailak 14, ostirala, lehen fasearen azken hiru saioak jokatuko dira eta B multzoko eta C multzoko sailkatuak erabakiko dira, baita D multzotik finalauarrekora joango den bigarren taldearen izena ere. Sakanañan izan daiteke sailkatua.

Sakandarrek atsedena izan zuten aurreko jardunaldian eta 16 punturekin hasiko dute Otsagabiako saioa, Iturmendin irabazi ondoren. Amortziaren eliobak izango dute kontra, aurreko saioan Lamixeneren kontra galdu zuela. Hala ere, taldeak 10 puntu jaso zituen. Lamixene dagoeneko finalaurrekoetan da.

Finalaurrekoetarako txartela lortu zuen beste taldea A multzoko Bertsonautak da. 31 punturekin multzoko irabazlea izan da. A multzoan Larraun da Aritz. Bi dozena taldea bigarren sailaktua izan da. Taldeko bi kide sakandarrak dira: Oier Lakuntza Irigoien urdiaindarra eta Irurtzunen bizi den Joana Ziganda Olano oskoztarra. Lehenengo saioa irabazi zute arren, bigarrenean ezin izan zioten Bertsonautak taldeari aurre egin.

Aurreko asteburuan Bardoak 2020eko bost saio jokatu ziren Elgorriagan, Lizarran, Barañainen eta Iruñean. Gaur jokatuko dira azken hiru saioak eta finalaurrekoak erabakita geldituko dira. Lesakako Arrano elakrtean, 19:00etan, izango da gaurko lehenengo saioa. Arranopola eta Bertsopiztiak ariko dira. Biek irabazi zuten lehenengo saioak, beraz, saio jokatua izango da. 19:30ean, Leitzako Atekabeltz gaztetxean, Atekabertso komeni taldeak etxean jokatko du Hego haizea taldearen kontra. C multzoan berdinduak daude bi taldeak, eta kasu honetan ere jokatua izanen da saioa. Azken saioa Otsagabiako Gartxot elkartean izanen da, 20:00etan, eta Amortziaren eliobak etxean ariko da Sakaña taldearen kontra. Sakandarrek abantaila daramate.