Malerrekako Bertsonautak (A multzoko irabazlea), Lesakako Arranopola (B multzoko irabazlea), Leitzako Atekaberts komeni (C multzoko irabazlea), Lamixene (D multzoko irabazlea), Barañaingo Hego Haizea (A, B eta C multzoetako bigarren sailkatuetan onena) eta Sakanako Sakaña (D multzoko bigarrena) izango dira Nafarroako Taldeko Bertsolari Txapelkataren finalaurrekoetan. Fase berria otsailaren 29an hasiko da, eta Sakaña Tuterako Beterri peñan, 19:00etan, ariko da Atekaberts komeni taldearen kontra.
Otsagabian jokatu zuen Sakanako taldeak lehenengo fasearen azken saioa. Amortziaren eliobak taldearen aurka aritu ziren sakandarrak, "etxeko" taldea. Amortziaren eliobak saioa irabazi zuten eta bi taldeen artean sailkapenean berdinketa eman zen, baina desenpaterako irizpideak ezarrita, Sakanakoentzat izan zen finalaurrekoetarako sarrera.