Futbola

Zalduak Barasoain liderrari irabazi dio eta bi puntura jarri da

Guaixe 2020ko ots. 18a, 14:58

Elomendiko Futbol Txapelketa. 17. jardunaldia: Zaldua 3 – Barasoain 2

Arakilgo Zaldua taldeak garaipen garrantzitsua lortu du, Barasoain liderraren kontra jokatu eta partida oso lehiatuan 3 eta 2 irabazi baitute arakildarrek. Horrela, Barasoain taldearekin zuen distantzia txikitu du Zalduak eta Barasoain liderretik (39 puntu) 2 puntu exkaxera kokatu da, Zaldua (37 puntu). Sailkapena estu dago, Unziti hirugarrenak 35 puntu baititu. Hortaz, Elomendiko Txapelketan jokoan dauden partidak interesgarriak dira oso. 

Ildo honetan, aipatzekoa da asteburu honetan inauteriak ospatzen direnez soilik atzeratutako partidak jokatuko direla.