Futbola

Sakanako Futbol Topaketetan atsedenaldia

Guaixe 2020ko ots. 20a, 10:45

Inauteri ospakizunak pasa arte ez da jardunaldirik jokatuko

Inauteri ospakizunetan murgilduko da Sakana hurrengo bi asteetan. Hori dela eta, Sakanako Futbol Topaketetan etenaldia egingo da. Benjaminek hurrengo jardunaldia Urdiainen izango dute, martxoaren 8an, igandearekin, goizeko 10:00etatik aurrera. Eta kimuen hurrengo jardunaldia apirilaren 26an jokatuko da, Lakuntzan.