Nafarroako txirulari gazteen topaketa egin zen larunbatean

Guaixe 2020ko ots. 21a, 10:37
IX. Nafarroako Flauta-joleen Topaketa.

Nafarroako hemezortzi musika eskoletako ikaslek parte hartu zuten Iruñean egindako kontzertuan

Irurtzungo, Etxarri Aranazko eta Altsasuko musika eskoletako zeharkako txirula ikasleek parte hartu zuten aurreko asteburuan egin zen flauta-joleen topaketan. Abesti ezagunetako errepertorioa jo zuten Nafarroa osotik heldu ziren txirulariek. Gonbidatutako artista Mariana Fernandez flauta-jole ezaguna izan zen. 

Nafarroako Flauta-joleen Topaketa Iruñeko Musikaren hiriaren Fernando Remancha aretoan egin zen, larunbatean, eta txirulari gazteek Vivaldi Celta (Hughes de Courson), Piratas del Caribe (Kaus Badelt), We will flute you (Queen taldearen abesti mitikoaren adaptazioa), The flinstones ( H. Curtin, J. Barbera eta W. Hanna), El Manisero (Moises Simons) eta 007 The James Bond Theme (M. Norman) abestiak interpretatu zituzten. 

Nafarroako hemezortzi musika eskolek parte hartu zuten topaketan, tartean Irurtzungo musika eskola, Etxarri Aranazko musika eskola eta Altsasko Musika eta Dantza eskola.