Antzerki tailerrak, ikastetxeetatik festa handira

Guaixe 2020ko ots. 25a, 11:37
Antzerki tailerretako amaiera festa. NAF. ANTZOKI SAREA

'Oholtzara salto' programaren antzeki tailerretan festa izen zen Tafallan

Lau ekimenek osatzen dute gazteak arte eszenikoetara hurbiltzeko programa. Nafarroako Antzoki Sareak antolatzen du, eta sarean parte hartzen duten herriek parte hartu dezakete. Gainera, ikastetxeetako elkarlana ere ezinbestekoa da, izan ere, programaren ekimenak ekasgeletan egiten dira. Aurtengo nobedadea antzerki foruma izan da. Baina bigarren urtez, antzerki tailerrak egin dira ikastetxeetan ere. Tailerretan parte hartu duten ikasle guztiak otsailaren 15ean bildu ziren Tafallan egindako amaiera festa batean. Belen Alvarez Quiero teatroko kidea izan zen festaren arduraduna, eta ikasleek zirku, hip hop eta perkusio ikastaroak egin zituzten. Gainera, ikasgelan prestatutako esketx bat erakutsi ahal izan zuten ere. 154 ikasle elkartu ziren. 

Oholtzara salto programaren hiru ekimen eginen dira Sakanan. Lehenengoa Dantzaz konpainiaren dantza erresidentzia izan zen. Esclavos felices ikuskizunaren emanaldiarekin amaitu zen. Altsasu BHIko DBH 2. mailako eta Andra Mari ikastolako DBH 4. mailako ikasleek parte hartu zuten. Antzerki tailerra izan zen bi ikastetxetan egon zen bigarren ekimena. Tafallan Nafarroa osoko 154 ikasle elkartu dira antzerki tailerren amaiera festan. Ramoni Lopez Nafarroako Antzoki Sareko idazkari teknikariak adierazi duzuenez, iaz baino herri eta ikastetxe gehiagok parte hartu dute antzerki tailerretan, beraz, ikasle gehiagok ere parte hartu dute antzerki tailerretan. "Aurreko urteko esperientziarekin alderatuta, aurten amaiera festan pertsona gehiago batu dira. Tailerretan parte hartu dutenen % 80 inguru bertaratu zen". Iaz erdia baino ez zela joan azaldu du. 

Programaren antzerki tailerren helburua ez da, berez, antzezlan bat egitea. "Monitore bakoitza mundu bat da. Gazteen interesen eta nahien araberakoa izan ohi da". Dena dela, aurtengo berrikuntza izan da tailerretan ikastetxeen arteko "erronkak" egin dituztela. Beraz, tailerretan erronka horietan egiteko "esketxak prestatu dituzte". "Kontuan izan behar da oso denbora gutxian egiten direla tailerrak. Nahiz eta urrian hasi, ez dira hainbeste saio". Hortaz, lehenengo saioak antzerkiarekin "kontatua hartzeko" erabiltzen dira eta gero "erronka horiek prestatzeko" baliatu dituzte azkeneko saioak. "Erronka guztiak bideoan grabatu genituen eta eta web orrian zintzilikatuko ditugu".