Pilota

Irabaziz bukatu dute Binakako hasierako azken ligaxka Jakak eta Zabaletak

Guaixe 2020ko ots. 26a, 10:43

Atzo 22 eta 10 hartu zituzten mendean Artola ordezkatu zuen Peña II.a eta Imaz

Atzo Binakako hasierako ligaxkako 14. eta azken jardunaldia despeditu zen. Erik Jakak eta Zabaletak Artola ordezkatu zuen Peña II.a eta Imaz izan zituzten aurkari atzo Tolosan. Jaka eta Zabaleta ikusgarri aritu ziren eta 10 tantotan utzi zituzten Peña II.a eta Imaz eta euren 12. puntua lortu zuten. 

Binakako hasierako ligaxka despedituta, Jaka-Zabaleta eta Ezkurdia-Martija finalerdietarako sailkatuta daude, eta aste honetan atseden hartuko dute. Beste bi finalistak asteburuan jokatuko diren bi play-off edo kanporaketetatik aterako dira. Larunbatean, Labriten, Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak Artola eta Imaz izanen dituzte aurkari, eta igandean, Astelenan, Altuna III.ak eta Ladis Galarzak Lasoren eta Albisuren kontra jokatuko dute. Bi partidetako irabazleak finalerdietara sailkatuko dira.