Larunbatean lehenengo finalaurrekoak jokatuko dira

Guaixe 2020ko ots. 28a, 11:12
Otsagabian lortu zuen Sakañak finalaurrekoetarako txartela. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Sakaña taldea Bardoak 2020ko finalaurrekoetara sailkatu da, eta Erriberan ariko da Atekaberts komeni taldearen kontra

Asteburuan abiatuko da Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoen fasea. Lehen fasetik sei talde pasa dira: Malerrekako Bertsonautak, Lesakako Arranopola, Leitzako Atekaberts komeni, Berako Lamixene, Barañaingo Hego haizea eta Sakaña sakandarrak. Finalaurrekoetan joan-itzuliko hiru kanporaketa jokatuko dira, eta bihar, larunbata, lehenengo saioak izanen dira.

Guztira sei saio jokatko dira finalaurrekoetan, joaneko hiru eta itzuliko beste hiru. Saio horietan hiru finalistak zehaztuko dira.

Sakaña Leitzako Atekaberts komni taldearen kontra ariko da Tuterako Beterri Peñan, 19:00etan. Doakoa izanen da sarrera. Bihar jokatuko den beste saioa Anizen izango da, eta Bertsonautak eta Arranopola taldeak aurrez aurre ariko dira. Anizko elkartaren izanen da saioa, 19:00etan.