Lacturale Nafarroako Gizarte Berrikuntzako Unitateko kide

Guaixe 2020ko ots. 27a, 17:45
Gizarte Berrikuntza Unitateko batzar nagusia. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

Unitatea herrialdean gizarte-berrikuntza sustatzeko sortutako lehen elkarte publiko-pribatua da. Gizarte Ekonomiako I. Plan Integraleko (2017-2020) ekintzetako bat da eta haren garapenaren jarraipenaz arduratzen da dira kideak.

Nafarroako Gizarte Berrikuntzako Unitatea 2017ko garagarrilean sortu zen, eta jorratu beharreko gizarte-berrikuntzaren kontzeptua definitu zuen. Teknologia berrikuntza pertsonei eta erronka sozialei hurbiltzeko tresna gisa planteatu zen, parte hartzeko eta sarean lan egiteko mekanismoen bidez. Unitatearen metodologia praktikan oinarritzen da, hau da, gizarte-berrikuntzan aplikatutako ikerkuntzan laguntzen du, lan egiten duen proiektuetatik abiatuta.

Nafarroako Gobernuak joan den urteko garagarrilaren 12an erabaki zuen Gizarte Berrikuntzako Unitateko kide egitea. Eta aste honetan egindako bileran Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuari egokitu zaio unitateko buru izatea. 

Unitateaz 
Gizarte Berrikuntzako Unitatearen lan esparrua 3S Nafarroako Adimendun Espezializazioaren Estrategia da. Han identifikatutako sektore estrategikoak dira haren interes-eremuak. Horren helburua berrikuntza sustatzea da, bai gizarte-ekonomiako erakundeetan, bai teknologia-arloan, gizartea eraldatzeko anbizioarekin. Ekonomia garapen berritzaile, sozial eta iraunkorra sustatuko duten egiturazko aldaketak sortzen laguntzea da helburua, enpresa-jarduera eta kalitatezko enplegua sortuko duten gizarte-berrikuntzako proiektuen bidez.

Era berean, duela hiru urtetik hona, unitateak ahalegin berezia egin du Nafarroako berrikuntza-ekosistemari eragile, metodologia eta prozesu berriak emateko S3 Adimendun Espezializazio Estrategiaren arlo guztietan. Hainbat metodologia landu ditu enpresen gizarte-berrikuntza kudeatzeko, eta kontzeptu hori zabaltzeko lan handia egin du, bai autonomia-erkidegoan, bai estatuan eta Europan. Unitate horrekin batera, osasunarekin, nekazaritzako elikagaien sektorearekin, eredu energetiko berriarekin, inklusioarekin, landa-garapen parte-hartzailearekin edo erakundeetan metodologia berritzaileak abian jartzearekin lotutako hainbat proiektu ere egin dira, hala nola enpresen eta erakundeen balio soziala monetizatzea.

Enpresa-kudeaketan adituak diren pertsonen eta Eskualdeen Europako Batzordearen arabera, gizarte-berrikuntzak enpresen lehiakortasuna hobetzen du, eta ezinbesteko tresna da gizarte-erronkei heltzeko, enpresen negozio-eredua gizartearekin, haien beharrekin eta helburuekin lotu baitezakete.

Batzarrean zuzendaritzako ordezkariak aukeratu eta datozen hilabeteetako jardunak adostu dituzte. Aldi horretan, elkarteak proiektu estrategikoenak eta trakzio-proiektuenak lehenesteko irizpideak ezarriko ditu.

Bazkideak sartzeko zabalik dago elkartea. Urte horietako ibilbidea eta garatutako metodologia www.economiasocialnavarra.com webgunean kontsulta daitezke.

Unitateko kideak
Nafarroako Gobernua, Aditech, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Aspace, Adacen, Tasubinsa, Gure sustraiak eta Tutera konpartitua, UCAN eta ANEL gizarte ekonomiako elkarteak, HydroRubber, CO2 Revolution, Arpa, Das Nano eta Lacturale eta Tesicnor enpresak dira elkartearen bazkide sortzaileak.