Cederna-Garalur elkarteak enpresa-kudeaketari buruzko bi ikastaro emanen ditu dohainik hurrengo hilabetean. Aurrena, "Antolatu zure paperak Ogasunarekiko betebeharrak betetzeko" izenekoa, martxoaren 24an izanen da, asteartearekin, 09:30etik 13:30era. Atzena, berriz, "Nola burutu nire izapideak Ogasunarekin linean ziurtagiri digitala erabiliz" ikastaroa da eta martxoaren 31n eginen da, asteartearekin, ordutegi berean. Bi ikastaroak Arbizuko industrialdean dagoen Utzugane, Sakanako Garapen Zentroan eginen dira.
Ikastaroei buruzko argibideak guztiak www.cederna.eu web-orrian daude eskuragarri. Informazio gehiago behar duenak 619 328 264 telefono-zenbakira hots egin edo sakana.admon@cederna.es helbidera mezua bidali dezake (Oskia). Ikastaroek Nafar Lansarek (Nafarroa Ekintzaile Sarearen bidez), Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Banku Fundazioak (InnovaSocial programaren bidez) finantzatzen dituzte.