Pilota

Rubio eta Iraurgi, txapeldunak

Guaixe 2020ko mar. 4a, 12:15

Nafar Kirol Jolasen Pilota Txapelketako lehen faseko finalak asteburuan jokatu ziren Irurtzunen eta Labriten eta benjaminen 2. urtean Irurtzun klubeko Rubio eta Iraurgi gailendu ziren

Asteburuan Nafar Kirol Jolasetako Nafarroako Pilota Txapelketako lehen faseko finalak jokatu ziren Irurtzunen eta Iruñean, Labriten. 

Ostiralean 5 final jokatu ziren Irurtzunen. Tartean, benjaminen 2. mailako finalean, Irurtzun D taldeko Gurmindo eta Sarasibar Irurtzun C taldeko Rubioren eta Iraurgiren kontra aritu ziren eta Rubio eta Iraurgi izan ziren txapeldunak, 3 eta 18 irabazi eta gero. 

Beste finaletan, kimuen 3. mailan Atarrabia C taldeko Otaegik eta Garaialdek 18 eta 4 irabazi zieten San Miguel I. Taldeko Jimenezi eta Pascuali; kimuen 2. mailako finalean Barañain taldeko Bengoetxea eta Antimasberesek 13 eta 18 galdu zuten Ultzamako Iribarrenen eta Iturralderen aurka; haurren 3. mailako finalean Txarutako Esandik eta Alonsok 18 eta 6 hartu zituzten mendean San Francisco Javierreko Perez eta Ena; eta 2. mailako haurren mailako finalean Huarte A taldeko Armendarizek eta Jimenezek 18 eta 15 irabazi zieten Aurrera A taldeko Sagastibeltzari eta Ugartemendiari. 

Labriten beste 4 final jokatu ziren baina bertan ez ziren pilotari sakandarrak aritu.