Pilota

Binakako finalerdiak: hasteko, sakandarren arteko lehia

Guaixe 2020ko mar. 3a, 11:21
Larunbatean finalerdietan elkarren kontra ariko dira sakandarrak.

Ezkurdia-Martija eta Jaka-Zabaleta larunbatean ariko dira elkarren kontra, Labriten

Asteburu honetan hasiko dira Binakako Pilota Txapelketako finalerdiak. Lau bikote sailkatu dira: Jaka-Zabaleta, Ezkurdia-Martija, Olaizola II.a-Urrutikoetxea eta Laso-Albisu. Asteburu honetan jokatuko den lehen jardunaldian, sakandarren arteko lehia izanen dugu larunbatean Labriten: Jaka-Zabaletaren eta Ezkurdia-Martijaren arteko lehia handia espero da larunbatean Bomboneran. Partida oso estua espero da, txapelketako ligaxkan elkarren kontra aritu ziren bi partidetan lehen partida Jakak eta Zabaletak eta bigarrena Ezkurdiak eta Martijak irabazi zutelako. Beraz, ikusmina handia da. 

Olaizola II.a-Urrutikoetxeak eta Laso-Albisuk igandean jokatuko dute Bizkaia pilotalekuan.