Malerrekako Bertsonautak eta Leitzako Atekaberts komeni taldeek lortu dute Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketaren finalaurreko lehenengo saioetan garaipena. Larunbatean jokatu ziren joaneko bi saioak Anizen eta Tuteran. Sakanarrek ostiralean Atarrabian jokatuko den itzulerako saioan puntuazioari buelta eman beharko diote finalean egoteko. Izan ere, Tuterako joaneko saioan Atekaberts komenik 23 puntu jaso zituen eta Sakañak 21. Anizen jokatutako saioan Bertsonautak taldeak 26 punturekin irabazi zuen, eta Arranopolak 18 puntu jaso zituen.