Pilota

Ezkurdia-Martijak eta Jaka-Zabaletak gaur aukeratuko dute materiala

Guaixe 2020ko mar. 4a, 10:03

Gaur, asteazkena, goizeko 11:00etan, Labriten

Azken txanpan sartu da Binakako Pilota Txapelketa, finalerdietako ligaxkan, hain zuzen ere. Finalerdietarako sailkatu diren lau bikoteak guztiak guztien kontra lehiatu eta gero, lehen bi bikote onenek lortuko dute apirilaren 5ean jokatuko den final handia jokatzea. 

Finalerdietako lehen jardunaldia indartsu hasiko da, larunbatean, Labriten, Ezkurdia eta Martija Jakaren eta Zabaletaren kontra ariko baitira (17:30, ETB1). Hasierako ligaxkako bi bikote onenen arteko lehiak irekiko ditu finalerdiak, eta ikusmina handia da. Material aukeraketa gaur, asteazkena, goizeko 11:00etatik aurrera izanen da Labriten. 

Finalerdietako lehen jardunaldiko beste partida igandean jokatuko da, Bizkaia pilotalekuan (17:00, ETB1). Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak Laso eta Albisu izanen dituzte aurkari, eta materiala bihar, osteguna, goizeko 11:00etan aukeratuko dute, Bilbon.