Mendia

Erniora mendi buelta eta sagardotegia Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2020ko mar. 4a, 14:42

Martxoaren 15ean izanen da eta izena ematea zabalik dago

Urtero mendi ibilbidea eta sagardotegia antolatzen du Sakanako Mendizaleak taldeak eta aurten martxoaren 15erako jarri du hitzordua. Autobusa goizeko 7:00etan aterako da Irurtzundik, eta izena eman duten mendizaleek Gipuzkoara joko dute, Alkizatik abiatuta mendi buelta ederra egitera, eta tartean Ernio mendia igoko dute. Eta, ondoren, sagardotegira joango dira, eguna bikain borobilduz.

Izena ematea zabalik dago ohiko tokietan, herrietako arduradunei esanez, edo 639 117 631 telefonora hots eginez.