Futbola

Sakanako Futbol Topaketak igandean Urdiainen

Guaixe 2020ko mar. 5a, 14:08

Benjaminen mailako 7. jardunaldia jokatuko da goizeko 10:00etatik aurrera

Inauterietako atsedenaldiaren ondoren, bueltan dira Sakanako Futbol Topaketak. Igandean benjaminen 7. jardunaldia jokatuko da Urdiainen, goizeko 10:00etatik aurrera. Guztira lau partida jokatuko dira. 

Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea. 

Benjaminen 7. jardunaldia igandean Urdiainen
10:00 Altsasu C – Aralar Mendi
11:00 Etxarri Aranatz  – Altsasu C
12:00 Sutegi – Betelu
13:00 Urdiain – Altsasu B