Hitzaldi dinamikoa, teoriatik praktikara

Guaixe 2020ko mar. 6a, 10:52
Fernando Morillo Itsasi euskaltegian.

Fernando Morillo idazleak solasaldi berezia eman zuen AEKko Itsasi euskaltegian

"Deitzen nautenean gauza bat eskatzen dut: libre izatea". Fernando Morilloren hitzaldietan ez dago irakaslerik eta ikaslerik, "denak dira ikasle". Beraz, hasieran esertzeko eskatzen die guztiei. Aldiz, ondoren entzuleak aulkietatik jaikiko dira, idazlearen solasaldiak ez direlako nolanahikoak, izan ere, "esperimentatzea" gustatzen zaio Morillori: "jendearekin, nire buruarekin eta zuekin". Beraz, teoria alde batera utzi, eta "praktika" gustatzen zaio: "dinamikak egingo ditugu, mugituko gara". Euskaltegiko ikasleak eta irakasleak "zer pasatu zait" galderarekin aterako zirela aitortu zuen idazleak. 

Morillok azaldu duenez, William Butler Yeats Irlandako poeta "handiak" bizitzaren azken "enigma edo sekretua" ezagutzearekin obsesionaturik zegoen. "Esperimentu asko egin zituen bere buruarekin, oso basatiak, oso bitxiak", eta azkenean sekretua topatu zuen: "Itxuraz oso gauza txikia zen, baina txikitasun horretan gordetzen zen beste guztia". Butlerren arabera, pertsona bakoitzaren barruan poema bat dago, "baina ez edozein poema". Morillok "barruko poema" horrekin konektatzea nahi zuen. Izan ere, idazleak azaldu zuenez, bizitzaren tragediarik handiena "poema horretaz deskonetatzen bagara pixka bat, gure barruan zerbait itzaltzen dela" da. 

Solasaldia Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak, AEKko Itsasi euskaltegiak eta Sakanako Mintzakideek antolatu zuten.