UPNk bere 12. kongresua hilaren 29an eginen du Iruñeko Baluarte aretoan. Alderdia zuzentzeko bi hautagaitza aurkeztu dira. Alde batetik, egungo presidente Javier Esparza eta, bestetik, Sergio Sayas diputatua. Azken horrek bere hautagaitza larunbatean aurkeztu zuen. Sayas babesten dutenen artean dago Lourdes Goikoetxea Zubelzu olaztiarra, Yolanda Barcina Angulok kontseilari gisa fitxatu zuena eta Nafarroako Gobernuko lehendakari-orde bukatu zuena.
Sayasek adierazi duenez, bere hautagaitzak talderik “onena” du. “Babestuta, ilusionatuta eta prestatuta nago gure alderdiak behar duen lidergo aldaketa irudikatzeko”. Alderdi guztia bilduko duen hautagaitza izateko bere eskuy dagoen guztia egiteko prest dagoela gaineratu zuen Sayasek.