Martxoak 8 2020

Martxoak 8ko egitarau zabala

Guaixe 2020ko mar. 6a, 09:25

Sakanan makinan bat ekitaldi eta jarduera antolatu dira martxoaren 8a dela eta. 

Egitaraua

Martxoaren 2tik 31ra

  • Irurtzungo pintura tailerraren erakusketa: Hainbat estiloetatik ibilbide bat. Irurtzungo Pikuxarren eta Tahonan. 


Martxoak 6, ostirala

  • 17:00etan Emakumearen egunaren historia. Pili Mikeorekin kafe tertulia. Etxeberrin. Arakilgo Udalak antolatuta. 
    Martxoaren 8an, Emakumeen nazioarteko Egunean, zer aldarrikatzen eta zer ospatzen dugu? Nazio Batuen Erakundeak 2020 urterako “Berdintasun belaunaldikoa naiz. Emakumeen eskubideengatik” leloa proposatu du. Egia da? Estatuan deialdiak lurralde bakoitzean egiten dira “Emakumeek mundua mugitzen dute”. Eta hori… egia da? Zer dakigu ospakizun horretaz? Bere bilakaera, eskubideen lorpena, gorputzak eta aniztasunak, bortizkeriak, ugaltze eta lanen banaketa, ekonomia, mugak…
  • 18:30ean Influen[zer]? 1 tailerra. Sexting eta maite-historia motak (Instagram). Ianire Estebanez (Mi novio me controla…. lo normal). Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Altsasuko Udala. 
  • 19:00etan Cholitas dokumentala, Olatzagutiko kultur etxean. Olatzagutiko Udala. 
    Dokumentalak espedizio berezi baten ibilbidea jarraitzen da: Boliviako emakume indigena batzuk Aconcagua (Amerikako mendirik altuena) igotzen saiatuko dira. Dokumentalean emakumeek beraien kolore biziko gona tradizionalekin izotzezko hormak igotzen ikusten dira. “Eskalatzaile soilak baino gehiago dira, emakume ausartak dira”. Jaime Murciego Tagarro eta Pablo Iraburu Alleguek zuzendua da, 2019. urtean. 80 minutu inguruko iraupena du.
  • 20:00etan Pintxo-pote feminista, Urdiaingo plazan. 
  • 20:30ean Maite Redinen Fotos, hormonas y lexatin antzezlana, Irurtzungo kultur etxean. 27. Emakumeari buruzko Jardunaldiak. 

Martxoak 7, larunbata

  • 09:00etan Gosaria. Lizarragako elkartean. 
  • 10:00etan Komunikazioa, emozioak, nolako heziketa jaso dugu emakume bezala, nolako eragina du gure bizitzan? Olatz Berastegik gidatuko du hitzaldi-tailerra. Lizarragako eskolen eraikinean.
  • 12:00etan Meditazio saioa (esterilla, manta eta arropa erosoa eraman). Garbiñe Elizalde. Lizarragako eskolen eraikinean.
  • 13:30ean Bazkaria. Lizarragako elkartean.
  • 17:00etan Dantza entsegua. Uharte Arakilgo alondegian. 
  • 18:00etan Genero problematika gainditzeko zenbait apunte. Irurtzungo kultur etxean. Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanblada. 
  • 18:00etan Marian Santamaria ipuin kontalaria. Ondoren, “La vida empieza hoy” filma. Lizarragako eskolen eraikinean.
  • 18:30ean Sorgin dantza. Ondoren, sorgin-afaie, zurrakapotea eta auzatea (edalontzia etxetik eraman). Uharte Arakilgo plazan. 
  • 18:30ean Pankarta morea. Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Altsasuko Udala.
  • 18:30ean Zergatik hitz egiten dugu genero-berdintasunaz? Zalantzak eta kontzeptuak argitzen tailerra. Olatzagutiko gaztetxokoan. Olatzagutiko Udala. 
  • 19:00etan Dorleta Kortazar Alkozen 80 amandre helduendako ipuin saioa, Arruazuko udaletxean.
    80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, antzinaroa gaur egunarekin lotzeko. Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi duten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak…
  • 21:30ean Emakumeen afaria. Arbizuko Alda-bide elkartean. Bilgune Feministak antolatuta. 
  • 22:00etan Afaria eta Lorena Arangoaren emanaldia, Irurtzungo eskolako jantokian. 27. Emakumeari buruzko Jardunaldiak. 

Martxoak 8, igandea

  • 10:00etan Gosaria, Urdiaingo plazan. 
  • 11:00etan Urdiaini buelta. 
  • 11:30etik 14:30era Txoko-lila, haur eta familiendako, Etxarri Aranatzen. Etxarri Aranazko Udala. 
    Txoko Lila, berdintasunean hezteko espazio bat da, non, hainbat balore transmitituko diren jarduera, jolas eta talde dinamiken bidez, berdintasuna eta aniztasunaren ideiak sustatuko dira. Txoko lila bizitza errespetutik konpartitzeko espazioa da, bertan, autonomia eta erantzunkidetasunaren balore eta jarreretan jarriko dugu fokua. Generoarekin lotutako estereotipoak ekidinen dira eta ondorioz, etorkizunean sor daitezkeen bereizketa sexistak aurreikusi eta saihestea erraztuko da. Genero berdintasunean txikitatik heztearen beharra haurren potentzialtasunean errotzen da. Adin horietan aurreiritzirik ez izateak, berdintasunean oinarritutako jarduerek genero ikuspegiaren baitan garatzeko aukera ematen die. 
  • 12:00etan Emakume langilearen askapena guztion ardura leloa duen manifestazioa Foru plazatik abiatuko da. IAGA eta Irurtzungo emakume taldea. Ondoren, bazkari autogestionatua karpan. 
  • 12:00etan Antolatu indarrak, batu borroka feministara leloa duen manifestazioa, Altsasuko Foru plazatik. Sakanako mugimendu feminista. 
  • 13:00etan Kontzentrazioa. Etxarri Aranazko plaza. 
  • 13:15ean Bakaikuko emakumezkoen talde argazkia. Ondoren bazkaria izanen da. Izen ematea estankoan, Koxkon, Bakarrekoetxea elkartean, jubilatu elkartean edo Saioa Zelaiari esanda. 
  • 14:30ean Emakumezkoen bazkaria, Urdiainen. Izen ematea gaurko pintxo-pote feministan. 
  • 15:00etan Bazkaria. Olatzagutiko Kamiogaina jubilatu elkartean. Olatzagutiko Udala. 
  • 16:30ean Iruñeko manifestaziora (18:00etan, Antoniuttitik) joateko hitzordua, Irurtzungo karpan. 
  • 17:00etan Ainhoa Legez Kanpo, musika emanaldia. Olatzagutiko Kamiogaina jubilatu elkartean. Olatzagutiko Udala. 
  • 18:00etan Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen Erradikalak ginen antzezlana. Arbizuko udaletxean. Bilgune feminista.
  • 18:30ean Pankarta morea. Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Altsasuko Udala.
  • 19:00etan Kontzentrazioa. Olatzagutiko Intsumisio plazan. Olatzagutiko Udala. 

Martxoak 9, astelehena

  • 18:30ean Nerea Barjola Marcosen Microfísica sexista del poder: el Caso Alcàsser y la construcción del terror sexual (2018, Virus) liburuaren aurkezpena. Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Altsasuko mugimendu feminista. 

Martxoak 11, asteazkena 
18:00etan Zinemara ateraldia, Irurtzungo plazan. 


  • Martxoak 13, ostirala
    18:30ean Influen[zer]? 2 tailerra. Publizitatea eta edertasuna ereduak. Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Altsasuko Udala.
  • 19:00etan Harremanen inguruan hausnartzen tailerra. Irurtzungo kultur etxean. Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanblada.
  • 22:30ean Tdiferentzia taldearen Perdiendo el juicio antzezlana, Olatzagutiko kultur etxean. Olatzagutiko Udala. 
    Antzezlana musika-tragikomedia originala eta garaikidea da, non sexu gehiegikeria eta bortxaketengatik egindako kondena eta epaiketen inguruko gogoeta egiten den. Genero ikuspegia legeetan, prestakuntzaren beharra, epaile matxistak, aurreiritziz betetako galdeketak, biktimaren birbiktimizazioa, gizarte-epai paraleloak, patriarkatua, hipokresia. Muntaia konprometituak gogoeta bilatzen du, horregatik, eslogan eta esaldi eginetatik ihes egiten du obra muntaia oportunista bihur ez dadin. Tdiferencia taldearen azken apustua da bere borroka feminista berezia, umorea, musika, maitasuna, kabareta eta publikoarekiko topaketak tresna gisa erabiliz.

Martxoak 15, igandea

  • 12:00etan Sakanako VII. Lilasterketa, Altsasuko Foru plazan. Altsasuko Udalak eta Mank-ek antolatuta.
  • 17:00etan Meri, Mari eta Lari antzezlana Olatzagutiko kultur etxean. Olatzagutiko Udala.
    Galder Perezek idatzitako eta Maria Urzelai aktorearekin batera sortuko antzezlana da. Azken horrek eta Yogurinha Borovak jokatzen dituzte Meri eta Mariren rolak. Antzezlana ipuinez eta Yogurinha Borovaren abestiez osatutako obra da, askatasunaz hitz egiten duena. Izan ere, istorioak sexu eta genero aniztasunaz hitz egiten du, familia eredu desberdinez eta beldurrak baztertzeaz.

Martxoak 17, asteartea

  • 19:00etan Errotik, Sakana parekidea; Sakanako emakume eta gizonen arteko berdintasunerako I. Planaren aurkezpena. Mank-en Lakuntzako egoitzan. 


Martxoak 26, osteguna

  • 17:30etik 19:30era Emakume sortzaileak, ahalduntzea sormena sentituz tailerra. Hiriberriko kontzeju etxean. 

Taldeko esperientziak eta norberaren esperientziak partekatzeko emakumezkoen topaketa da. Bizipen-esperientzien bidez, mugimendu askeko proposamenak, talde dinamikak, gorputz eta dinamika plastikoak landuko dituzte, nork bere burua ezagutuz eta besteak entzunez. Emozioen azpian dauden beharrak aztertzeko aukera emanen du tailerrak. Helburua da “gure buruari une bat eskaintzea. Gelditzeko eta ez egiteko aukera emanez, sormenaren bidez geure burua begiratzeko eta ibiltzeko modu berriak sortzen uzteko”. 

Emakumezko helduei zuzendutako tailerra June Urtasunek emanen du (gaztelaniaz), dantza integral sortzailean espezialista, pedagoga terapeutikoa. Izen ematea martxoaren 18 baino lehen egin behar da berdintasuna@sakana-mank.eus e-postan. 

Martxoak 28, larunbata

  • 10:00etatik 14:00etara Autodefentsa feminista tailerra. Sutegin. 16 urtetik gorako emakumezkoei zuzenduta. Gutxienez 8 parte-hartzaile behar dira, gehienez 20. Izen ematea martxoaren 20ra arte, udaletxean edo olazti@olazti.com e-postara idatziz. Olatzagutiko Udala. 
  • 18.00etan Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen Birritan bortxatua antzezlana, Ihabarren. Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzua. 

Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere. Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria.

Apirilak 2, osteguna

  • 17:30etik 19:30era Emakume sortzaileak, ahalduntzea sormena sentituz tailerra. Hiriberriko kontzeju etxean. Ikus martxoren 26a. 

 

Apirilak 22, asteazkena


Apirilak 29, asteazkena