Martxoak 8 2020

Martxoaren 8ko egitarauak segida du

Guaixe 2020ko mar. 9a, 13:35

Arakilgo Udalaren agenda morearen barruan, kafe tertulia hartu zuen ostiralean Etxeberriko elkarteak.

Pili Mikeo Emakumearen egunaren historiari buruzko azalpenak eman zizkien ekitaldira bildu ziren 15 bat entzuleei. Udalaren agenda morea hilaren 28an despedituko da Ihabarren.  Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak antolatuta, Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak Birritan bortxatua antzezlana jokatuko du. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen duen emakumezko baten istorioa kontatzen du antzezlanak. Epaiketan bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere. Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria.