Sakandarrak finalaren atarian gelditu dira

Guaixe 2020ko mar. 9a, 14:29
Bardoak 2020ko finalaurrekoaren itzulera saioa, Atarrabian; eskuinean Ekain Alegre kantuan. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Atekaberts komeni taldea da Bardoak 2020ko lehenengo finalista, finalaurrekoetako bi saioetan Sakaña taldeari irabazi ondoren

Ostiralean, Atarrabian, jokatu zen Leitzako Atekaberts komeni eta Sakaña taldeen Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetako itzulera. Atekaberts komenik joaneko saioan finalera iristeko lehenengo puntua irabazi zuen, eta ostiralean finalerako txartela lortu zuen. Bardoetako azken edizioan txapeldun izan zen Leitzako taldea.

Tafallan, larunbatean, Barañaingo Hego Haizea eta Berako Lamixene taldeak izan ziren kantuan eta Berako taldeak eskuratu zuen saioko puntua, Lizarrako finalerako lehenengo pausua emanez.