Hainbat estilotako hamar kantu bildu zituzten lan horretan, tartean aparteko arrakasta lortuko zuen Itoiz taldearen Lau teilatu kantuaren reggae bertsioa. Taldea boskote batek osatzen zuen eta haien artean zegoen zegoen Xabi Lizarraga baxu-jole irurtzundarra. 1998an eman zuen hirugarren eta azken lana. Banatu ondoren bi taldekidek, Gorka Urbizuk eta Aitor Goikoetxeak, Berri Txarrak izeneko taldea sortuko zuten.