Sakanako Mankomunitateak kirol monitoreak behar ditu

Guaixe 2020ko mar. 10a, 14:49
Joan den urteko errugbi campusa.

Martxoaren 23a baino lehena aurkez daitezke eskaera eta curriculumak

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak kirol teknikariak behar ditu bere ohiko jarduerak aurrera atera ahal izateko. Ondoko ikastaro eta formaziorako monitoreak beharko lituzke Mank-ek: musikoterapia ikastaroa (kirol egokitua), igeriketa eta soinketa ikastaroa (kirol egokitua), emakumeen atletismo eskola, aizkora eskola, triatloi campusa, futbol campusa, errugbi campusa eta eskalada ikastaroa. 

Interesatuek euren eskaerak edo curriculumak Enplegu Bulegoan edo Sakanako Mankomunitateko erregistroan aurkez ditzakete, martxoaren 23a baino lehen. Deialdiaren oinarriak www.sakana-mank.eus web gunean daude ikusgai. Curriculuma aurkezten dutenekin lan-poltsa osatuko du Mank-ek.