Atletismoa

Izaskun Beunza eta Leire Estarriaga Espainiako Kros Txapelketan

Guaixe 2020ko mar. 10a, 14:23
Argazkia: Espainiako Atletismo Federazioa.

Igandean Zaragozan jokatu zen txapelketan bi sakandarrek Nafarroa ordezkatu zuten

Zaragozan jokatu zen Espainiako Kros Txapelketa, igandean, eta Nafarroa ordezkatuz aritu ziren korrikalarien artean Izaskun Beunza olaztiarra eta Leire Estarriaga etxarriarra zeuden. Emakumezkoen 10,3 kilometroko proban aritu ziren biak, ederki. Gaztela-Mantxako Irene Sanchez-Escribanok irabazi zuen lasterketa (34:26) eta Maitane Melero izan zen lehen nafarra, 15. postuan. Izaskun Beunza 62. postuan sartu zen (39:01) eta Leire Estarriaga 130. postuan (44:49), bere kategorian, 23 urtez azpiko mailan, 54. postuan.