Errigorako eskaerak egiteko azken hiru egunak

Guaixe 2020ko mar. 11a, 11:33
Errigora Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren aurkezpena.

Oliba olioa edo kontserbak eskatzeko epea bihar gauean itxiko da. Sakanan ohiko tokietan edo www.errigora.eus web orriaren bidez egin daitezke eskaerak 

Errigoraren udaberriko kanpainak Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura izena du. Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin, kontserbekin, arrozarekin eta pastarekin urte guztirako despentsa betetzea proposatzen du, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta produktuok zure herrian jasotzeko aukera emanez. Errigoraren web orrian dago bere eskaintzaren berri. Baita ohiko tokietan esku-orriak ere. Produktuak eskatzeko epea bihar despedituko da. 

Eskaintza 
Oliba-olio birjina estra (5 litroko bidoietan) eta pasta, arroza eta kontserbak (12 ontziko sortetan) eskatu daitezke. Azken produktu horiek ekologikoak edo arruntak izan daitezke. Orain eskaera eginda, martxo akaberan edo apirilean banatuko dute herrietan oliba-olio birjina estra. Maiatzean, berriz, kontserbak, arroza eta pasta jasotzeko garaia izanen da. 

2019ko datuak 
6.500 etxetara banatu zituen Errigorak produktuak. 
93.000 litro olio.
207.000 ontzi kontserba. 
11.000 kilo arroz.