Covid-19 koronabirusak gizartean sortu duen kezka dela eta, larrialdi zerbitzuetako telefonoak gainezka egin du. Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak gogorarazi duenez, 112 telefonora soilik hots egin behar dutela gaitzaren sintomak dituztenek eta arrisku-eremu batetik etorri bada edo azken 14 egunetan kasu positibo batekin harreman estua izan badu.
Bestela, koronabirusari buruzko zalantzak argitu nahi dituenak edo galderak egin nahi dituenak, osasun-aholkuko telefonora hots egin behar du: 948 290 290.
Osasun Departamentuak baliabide horiek berregituratu eta indartu ditu. Baina telefonoen erabilerari buruzko irizpideei kasu egitea eskatu du. Horrela, gaixoei eta zalantza dituzten herritarrei erantzun egokia eman nahi die departamentuak. Baita beste arrazoi batzuengatik kontsulta eta larrialdiei ere. Informazio gehiago nahi duenak www.koronabirusa.nafarroa.eus web gunean du.