Pentsio duinen aldarrikapenak ez du etenik

Guaixe 2020ko mar. 16a, 09:08
Sasoiak deitutako kontzentrazioa.

Sasoia, Nafarroako pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak deituta lan, pentsio eta bizitza duina aldarrikatzeko kontzentrazioa egin zuten joan den astelehenean. Etxarri Aranazko plazan egiten den azoka baliatu zuten pentsio sistema publikoa eta duina aldarrikatzeko. Hori bermatuko duen Gizarte Segurantzaren sistema publikoa defendatu zuten. Eta Nafarroarako eskumen horiek eskatu zituzten. Baita 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzeko ere. 

Arrazoi berak eraman zituen Sakanako Jubilatuen eta Pentsiodunen Koordinakundeak Altsasuko udaletxe parean kontzentrazioa egitera astelehen eguerdian.