Haur eskoletatik unibertsitatera, Nafarroako ikastetxe guztiak itxita egongo dira astelehenetik, martxoaren 16tik. Gutxienez bi astez itxita egongo dira, Nafarroako Gobernuak aurreratu bezala. Hala ere, ikastetxeei gaurtik bertatik, martxoaren 13, bertan behera uztea gomendatu zuen Nafarroako Gobernuak.
Sakanako ikastetxeek bat egin dute Nafarroako Gobernuaren gomendiarekin eta astelehenetik hezkuntza jarduera bertan behera geldituko da. Ikastetxeak itxita egongo diren arren, irakasleak bertan egongo dira ikasleen beharretara erantzunez.