Iortia kultur gunea.

Covid-19 birusaren prebentzio neurri bezala eta Nafarroako Gobernuaren aholkuei jarraituz, Iortia kultur gunea itxiko dute gaurtik aurrera. 1.000 ikusletik beherako ikuskizunetan 2/3 aforoa baino ez betetzea gomendatu du gobernuak

Gaurtik aurrera Altsasuko Iortia kultur gunea itxiko dute datorren abisura arte, hala ere, bi astez itxita egongo dela aurreikusten dute. Momentuz, beraz, astebururako aurreikusita zeuden zinema emanaldiak eta ikuskizunak atzeratu dituzte. Beste data bat bilatuko dituzte jakinarazi dute, izan ere, azken orduko gorabehera hauen ondoren agenda berregin beharko dute.

Altsasuko Intxostiapunta gazte gunetik jakinarazi dutenez, gazte gunearen "zerbitzu guztiak" bertan behera utzi dituzte.

Bestetik, Irurtzungo Udalak gaur plazaratutako bandoaren bidez jakinarazi du udalak antolatuta jarduerak bertan behera utzi dituela. 

Lakuntzan astebururako aurreikusita zeuden kultur ekimenak, gaurko Yogipuinak eta igandeko Ikusi Makusi, bertan behera utzi dituzte.

Olaztin ere antolatutako ekintza guztiak bertan behera gelditu dira.