20:00 Pedro Sanchez Espainiako presidenteak bi astez luzatu du alarma egoera, maiatzaren 9ra arte. Apirilaren 27tik haurrak "babes neurriak hartuz" kalera atera ahalko dira.
13:30 Osasunbideak 59 kasu positibo baieztatu ditu Sakanan.
Apirilak 18
Bihar, apirilak 14, bi asteko etenaldiaren ondoren, langileak lanera itzuliko dira Espainaiko Gobernuak lantegiak ixtearen neurria ez duelako luzatuko.
Apirilak 13
14:00 Espainiako Gobernuak alarma egoera bi astez luzatu du, apirilaren 26ra arte.
Apirilak 4
14:00 Osasunbideak 53 kasu baieztatu ditu Sakanan. Hala ere, 185 kasu posible daudela esan dute sendagileek.
Apirilak 3
14:00 Sakanan proba egin zaien 44 kasu positibo daudela jakinarazi du Osasunbideak.
Martxoak 31
14:00 Osasunbideak jakinarazi du 41 gaixo zenbatu dituela Sakanan.
Martxoak 30
14:00 Nafarroako Gobernuak eskualdetako datuak jakinarazi ditu: Sakanan mila pertsonako bi gaixo daude. Guztira, 38 gaixo.
Martxoak 29
19:30 Espainiako Gobernuak funtsezkoak ez diren jarduera guztiak etengo ditu astelehenetik aurrera. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak jakinarazi duenez, funtsezkoak ez diren lanen langileak etxean gelditu beharko dira martxoaren 30etik apirilaren 9ra arte.
Martxoak 28
13:30 Nafarroako Gobernuak eskualdetako datuak jakinarazi ditu: Sakanan 30 positibo daude.
Martxoak 27
13:30 Nafarroako Gobernuak eskualdetako datuak jakinarazi ditu: Sakanan 26 positibo daude.
Martxoak 26
Alarma egoera 15 egunez luzatuko da
11:00 Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Autonomia Erkidegoetako presidenteekin bilera egin du alarma egoera 15 egunez luzatuko dela jakinarazteko. Ondoren, agerraldi publikoa egingo du Sanchezek. 17:00etan Maria Txibite Nafarroako presidentearen agerraldia aurreikusita dago.
Martxoak 22
14:10 Espainiako erregearen diskurtsoaren aurkako kazerolada deitu dute gaur gauean.
13:20 La Burundesak erdira murriztu ditu bere joan-etorriak.
11:19 Osasun-krisian boluntario izateko eskaintza.
Martxoak 18
16:03 Behin behineko enplegu erregulazio espedienteen ondorioz kaleratzen diren langileek langabezia kobratzeko aukera izango dute, baldintzak betetzen ez badituzte ere.
13:30 Etxarri Aranazko Elkartasun Sarearen berri eman dute.
12:02 Soraluzeko hilketa matxista salatzeko, Euskal Herriko balkoietan 21:00ean kazeroladak deitu ditu Mugimendu Feministak.
11:43 Utzugane itxita.
Martxoak 17
18:38 Bakaikun laguntza taldea sortu dute
11:24 Etxeratek euskal presoei gutunak idazteko eskatu du.
13:00 Nafarroako Enplegu Zerbitzuak-Nafar Lansarek enplegu-eskari guztiak automatikoki berrituko dituela jakinarazi du.
Martxoak 16
17:00 Espainiako Gobernuak ezarritako neurriak astelehenean, 08:00etan, martxan jarriko badira ere, Altsasuko udaltzainek bozgorailuen bidez etxean gelditzeko deia egiten dute.
Martxoak 15
22:00 Txalo zaparrada lehioetatik osasun langileei eskertza moduan.
20:30 Astelehenetik aurrera Espainiako Errege Dekretua ofiziala izango da. Neurrien artean kalera ateratzeko debekua dago; lanera, janari edo botiken erosketak eta ezinbesteko arrazoiak izan ezik.
20:30 Espainiako Presidentea Pedro Sanchezek alarma egoera ezarri du. Autonomiak bertan behera utzi eta erkidegoetako departamentuen esku hartu du.
Martxoak 14
20:00 Altsasuko taberna ia gehienak ixtea erabaki dute. Okindegietako ordutegiak murriztu dira, eta goizean bakarrik zabalduko dituzte.
16:15 Udal guztietako ekintzak bertan behera gelditu dira.
15:44 Irurtzungo Udalak antolatzen dituen jarduerak eten ditu.
15:29 Arakilgo Udalak COVID-19aren aurrean udalak hainbat neurri hartu ditu.
15:16 Etxarriko Udalak ezinbesteko zerbitzuak mantentzea erabaki du.
15:08 Altsasuko Udalak COVID-19-ren aurrean hartutako neurriak. Besteak beste, haurrendako parkeak itxi ditu ere.
13:41 Olaztin ere ekintza guztiak bertan behera utzi dituzte.
11:38 Sakanako Mankomunitateak aurreikusita zituen jarduera guztiak bertan behera utzi ditu
10:08 Lakuntzan antolatutako ekimen guztiak bertan behera.
10:00 Intxostiapunta gazte gunea itxi dute.
09:00 Iortia kultur guneko ekitaldi guztiak bertan behera utzi ditu Altsasuko Udalak.
Martxoak 13
19:00 Asteburuan Altsasun izan behar ziren Lilasterketa eta XXXV. Udaberri Trofeoa bertan behera.
18:00 Nafarroako Gobernuak ikastetxe, haur eskola eta haurtzaindegiak astelehenetik aurrera bi astez ixteko agindua eman du. Ostiralean bertan ixteko aholkua gaineratu du.
17:00 Altsasukoak aske kontzentrazioa atzeratu egin da.
16:00 Espainiako Barne Ministerioak hamasei espetxe bakartu ditu, tartean Zaballakoa. Horren ondorioz aurrenekoz asteburua kalean pasa behar zuten Jokinek eta Oihanek eskubide hori galdu dute. Baita Adurrek heldu den astebururako zuena. Presoak, gainera, aurrez aurreko bisitarik gabe gelditu dira.
15:00 Arbizuko Zumbathoia Solidarioa bertan behera utzi dute.
13:00 Osasuna Magna Xota geldirik: ligako 2 jardunaldi atzeratu dituzte eta Binakako Pilota Txapelketa ere atzeratu egin dute
12:00 Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirol Jolaseko txapelketa eta lehiaketa guztiak 15 egun atzeratzea erabaki du. Etxarrin igandean jokatzekoa zen Nafarroako Kirol Jokoen 2. jardunaldia.
10:00 Aita Barandiaran adinduen egoitzan prebentzio neurriak: Ate bakar batetik sartu eta atera daiteke. Sartzen diren pertsona guztiei tenperatura hartuko zaie. Eta aholkatu dute taldekako bisitak ez egitea.
Martxoak 12