Duatloia

Juan Luis Maiza, Europako Duatloi txapeldunordea bere mailan

Guaixe 2020ko mar. 13a, 09:34

Huelvan jokatutako Europako Duatloi Txapelketan 55 eta 59 urte arteko txapeldunordea izan zen

Asteburuan Europako Duatloi Txapelketa jokatu zen Punta Umbrian (Huelva). Hainbat distantziatan jokatu zen Txapelketa -larunbatean sprint distantziako lasterketak jokatu ziren eta igandean standard distantziakoak–, eta guztira 1.000 kirolari baino gehiagok hartu zuten parte, eguraldia lagun, tartean Europako espezialista onenak. 

Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maiza etxarriarrak sprint distantziako Europako Duatloi Txapelketan parte hartu zuen, eta bere adin tartean, gizonezkoen 55 eta 59 urte arteko sailkapenean, bigarrena sailkatu zen (1:00:33), Antonio Fernando Horta (59:43) portugaldarraren atzetik. Hortaz, Europako Sprint Distantziako Duatloiko 55 eta 59 urte arteko Txapelketako txapeldunordea dugu etxarriarra.