Guaixeko harpidedunek telefono deiak jasoko dituzte

Guaixe 2020ko mar. 16a, 09:07
25. urteurreneko irudia.

Guaixe fundazioak astekariko harpidedunei hots eginen zaie gaurtik aurrera. Dei horren helburua harpidedunen datuak eguneratzea da.

Makina bat sakandarrek jasotzen dute etxean Guaixe astekaria. Harpidedunen datuak eguneratu beharra du Guaixe fundazioak, horregatik, heldu den astetik aurrera telefonoz hots egiten hasiko da.  Zerrenda luzea denez, hurrengo egun eta asteetan eginen dira telefono dei horiek. 

Oraindik Guaixe etxean jasotzen ez duten sakandarrek zer egin behar duten horretarako? Urteko 50 euro ordaindu beharko dituzte. Diru ekarpen horrekin, astekaria jasotzeaz aparte, Beleixe Irratiari (FM 107,3) eta www.guaixe.eus web guneari bultzada ematen ariko dira, Sakanan ibarraz euskaraz komunikatzeko proiektuari sostengua ematen. Gainera, harpidedunek Sakanako hainbat establezimendutan abantailak ematen dizkion deskontu txartela ere eskuratuko dute. Harpidedunak, azkenik, hilero egiten diren sarien zozketan sartzen dira. Baita tarteka egiten diren zozketa berezietan ere. 

Guaixe fundazioa interes sozialeko proiektu izendatua da eta Mecna zigilua du. Hala, harpidedun eginez fundazioa laguntzen dutenek Kultur Mezenasgoaren Foru Legean aurreikusita dauden zerga-pizgarriez baliatzeko aukera dute. Hau da, Guaixe fundazioari urtean 50 euroko ekarpena eginda, errenta aitorpenean % 80 desgrabatzen da eta 40 euro itzultzen da. Beraz, urteko harpidetza 10 eurotan gelditzen da.