Atarrabian jokatu zen Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketaren Sakaña eta Atekaberts komeni taldeen finalaurreko itzulera saioa. Atekaberts komeni taldeak irabazi zuen Erriberan jokatutako saioa, hala ere, bi taldeak gertu gelditu ziren: 23 puntu jaso zituzten leitzarrek eta 21 sakandarrek. Beraz, Atarrabiako saioa erabakigarria zen. Finalaurrekoaren bigarren saioa Atekabrets komenik irabazi zuen ere, eta, beraz, Bardoak 2020ko lehenengo finalista da. Guztira, Leitzako taldeak 54 puntu jaso ditu finaluarreko fasean, eta Sakañak 24 puntu jaso ditu. Atekaberts komeni taldea aurreko Bardoak 2018ko txapelketako txapeldunak dira. Ekain Alegre, Idoia Granizo eta Saats Karasatorre aritu ziren Sakaña taldean eta Aitzol Eizmendi, Ane Intxausti, Joanez Illarregi eta Xabat Illarregi izan ziren Leitzako taldearen ordezkariak.
Aurreko asteburuan jokatutako beste saioan, Tafallan, Barañaingo Hego Haizea eta Berako Lamixene taldeak izan ziren kantuan eta Berako taldeak eskuratu zuen puntua.
Saioak bertan behera
Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, koronabirusaren harira gomendatutako prebentzio neurriekin bat egin dute eta asteburuan Goizuetan eta Jansaratsen egitekoak ziren Bardoetako finalaurrekoak atzeratzea erabaki du. Data berriak aurrerago jakinaraziko dituzte.