2020ko ihoteetako argazki lehiaketaren irabazleak

Guaixe 2020ko mar. 13a, 14:30
Miren Arregi argazkilariaren 'Begirada' irudia.

Otsailean ospatu ziren Skanako herrietan inauteriak, eta Guaixek, bigarren urtez, argazki lehiaketa antolatu zuen. Argazkirik dibertigarrienak, polietan, irribarretsuenak eta abar bilatzen genituen. Bi sari egon dira: bozkatuena eta zozekta bidez aukeratutakoa.

Argazki bozkatuenaren saria, Errigora saski berdea eta Guaixe25 kit-a, Miren Arregi Olivenzaren Begirada izan da. Arregiren argazkiak 167 bozka jaso ditu. Zozketaren irabazlea, Errigora saski beltza eta Guaixe25 kit-a, Juan Carlos Irigoyenendako izan da. San Ferminen abestia! igo zuen Irigoyenek. Zozketa argazki guztiekin egin zen martxoaren 11n egin zen, Sortea2 aplikazioaren bidez.


Juan Carlos Irigoyenen 'San Ferminen abestia!' irudia.