COVID-19aren aurrean Espainiako Gobernuak alarma egoera deitu zuen aurreko larunbatean, eta Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatearen berezitasunera egokitu zuen alarma egoeratik eratorritako xedapenak. Arauak kalera ateratzera debekatzen du, lanera, jakien, premiazko produktuen edo botiken erosketak egitera edota ezinbesteko arrazoiak ez badira. Bi asteko tartea ezarri dute, momentuz, baina luzatu daitekeela aurreikusi dute.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, elikagaien txikizkako merkataritzaren eta premiazko artikuluen jarduera bermatuta dagoela, pertsona-kontzentrazio handiko jarduera publiko eta pribatuen eten zituen eta bereziki ahulak diren kolektiboak babesteko jarraibideak xehatzen dira.
Neurriak zehazteko Espainiako Estatuko Gobernuak erkidegoekin bilera telematikoa egin zuen erkidegoetako presidenteekin eta "lankidetzari, koordinazioari eta partekatutako erabakiei eutsirik", Nafarroako Gobernuak atzo Nafarroako Aldizkari Ofizialean koronabirusaren nafar herritarrak babesteko ekintzan ezarri zituen. Aurretik Sakanako udalek ere herrietan neurriak hartu zituten. Gainera, "arduragatik" hainbat taberna ixtea erabaki zuten ere.
Saltoki xehekariez den bezainbatean, jardun ahal izatea bermatuko zaie elikagaien eta premiazko salgaien alorretako establezimenduei: fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, okindegiak, farmaziak, estankoak, gasolindegiak, kioskoak eta elikagai-dendak.
Halaber, bertan behera utziko dira ekimen kolektiboak, eta kultu-guneei eta zeremonia zibil eta erlijiosoei dagokienez heren batera mugatuko da gehieneko pertsona-kopurua. Hileten kasuan, gehienez 25 pertsonak izanen dute segizioan joateko aukera.