COVID-19 birusaren ondorioz sortutako osasun krisiari aurre egiteko hainbat elkartasun ekimen martxan jartzen ari dira, gehien bat kalera atera ezin direnak laguntzeko zein haurrak zaintzeko. Irurtzungo Udalak saretze solidario bat antolatu nahi du. Horretarako, gizarte zerbitzuekin elkarlanean ariko dela jakinarazi du. Elkartasunezko zerbitzuak adinduak eta pertsona zaugarriak laguntzeaz arduratuko zen. Boluntarioendako protokolo bat zehaztuko dute ere. Parte hartu nahi dutenek alkatetza@irurtzun.eus web orrira mezu bat idatzi behar dute.
Bakaikun whatsapp talde bat martxan jarri dute "Bakaikuko herritarrak eta bereziki arriskuan dauden herritarrak" babestu aldera. Hortaz, talde honen bidez erosketak egiteko arazoak dituztenak lagundu, haurren zaintzak eta sortu daitezkeen beste hainbat arazoei erantzuna ematen saiatzen dira. Bakaikuko osasun langileen laguntza dutela jakinarazi dute. Parte hartu nahi duenak: https://chat.whatsapp.com/EMoQcYRa2yu6SAtS0Fzzhv
Elkartasun sareak egiteko deia egin du Altsasuko Gaztetxeak. Horretarako boluntarioak eskatu du Gazte Asanbladak. Gainera, laguntza behar dutenendako telefono bat eta helbide elektroniko gabe eskaini dute ere: 640 04 44 24 edo altsasukogazteasanblada@gmail.com. Zailtasunei aurre egiteko mekanismoak sortu nahi du Gazte Asanbladak, esaterako, etxetik atera ezin direnei erosketak egin eta haurren zaitza.