Utzugane, Sakanako garapen zentroa Arbizuko Utzubar industrialdean dago.

Sakanako Garapenerako Zentroan dauden Cederna-Garalur, Sakanako Enpresarien Elkartea eta Sakanako Garapen Agentziako langileak etxetik ari dira lanean.

COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoerarekin batera agintariek emandako gomendioak ikusita, Utzugabe, Sakanako garapen zentroak ateak itxi ditu jende guztiarendako. Neurria alarma egoera indarrean den bitartean segituko du indarrean. Bertatik sakandarrei zerbitzua ematen ari diren hiru erakundeak ordea ez dute bere jarduna eten. Langileak etxetik ari dira lanean eta haiekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa edo telefonoa erabili daiteke. 

Honakoak dira hiru erakundeekin harremanetan jartzeko telefonoak eta e-postak: Cederna-Garalurren 639 900 336 eta sakana@cederna.es (Susana), Sakanako Enpresarien Elkartearen 948 468 307 eta personal@aesakana.com eta Sakanako Garapen Agentziaren 647 864 239 eta info@sakanagaratzen.com