Koronabirusa Sakanan

Etxeratek presoei gutunak idazteko eskatu du

Guaixe 2020ko mar. 17a, 13:43
Presoak eta ihaeslarien etxeratzea eskatzeko manifestazio bat Etxarri Aranatzen.

Elkarteko kideen iritziz “gure elkartasuna eta gertutasuna helaraztea eta gogoan ditugula erakustea garrantzitsua da”.

Euskal presoen senideen elkarteak, Etxeratek, proposamena egin du: “gu ere etxetik ezin atera gauden honetan, eskutitzak idaztea proposatzen dizuegu, beraiekin komunikatu ahal izateko”. Etxerateko ordezkariek azaldu dutenez, “Bizi dugun osasun larrialdi honetan gizarte gisa koronabirusari aurre egiten ari garen bezala, garrantzitsua ere bada Espainiako eta Frantziako espetxeetan dauden euskal presoen egoera kontutan izatea”. Horregatik, Etxerateko kideek “gure elkartasuna eta gertutasuna helaraztea eta gogoan ditugula erakustea garrantzitsua da. 

Koronabirusagatik Barne Ministerioak espetxe guztiak bakartu egin ditu eta, ondorioz, presoak aurrez aurreko bisitarik gabe gelditu dira. Lokutorioan egindako bisitak mantenduko dituzte eta presoek telefono dei gehiago egiteko aukera izanen dute. 

Preso etxarriarren helbideak 
Juan Ramon Karasatorre Aldaz
Castellón II
Centro Penitenciario
Paraje Mascarell, acceso CV-129, km. 15
12.140 Albocasser (Castellón)


Luis Mariñelarena Garziandia
Curtis (Teixeiro)
Centro Penitenciario
Carretera de Paradela s/n
15.310 Curtis (A Coruña)


Asier Karrera Arenzana
Dueñas – La Moraleja 
Centro Penitenciario
Carretera P-120
34.210 Dueñas (Palencia)


Unai Parot Navarro
Puerto III
Centro Penitenciario
Ctra. Jerez-Rota, km. 6
11.500 Puerto de Santa María (Cádiz)


Oihan Barandalla Goñi 
Lannemezan
Centre Pénitentiaire
Chemin de la Plaine
B.P. 166
65.307 Lannemezan Cédex


Jon Gurutz Maiza Artola
Lannemezan
Centre Pénitentiaire
Chemin de la Plaine
B.P. 166
65.307 Lannemezan Cédex