Guaixe fundazioak eta Tokikomen Administrazio Kontseiluak, herritarren arteko komunikazio tresna eraginkorra izateko eta zerbitzu publikoa betetzeko funtzioa betetzeko bokaziotik, eta gertuko komunitatearekiko konpromisotik, bere egiten du salbuespenezko egoera honetan herritarrak zehatz eta garaiz informatuta mantentzeko zeregina, eta krisi egoeratik irteten laguntzeko ekarpena egiteko borondate irmoa azaldu nahi du. Hori dela eta, eskura dituen baliabideak jarri nahi ditu erakunde publikoen zerbitzura, zabaldu behar dituzten zerbitzu publikoko mezuak herritarrei helarazten laguntzeko.
Kazetaritza lanari dagokion behaketa kritikoari uko egin gabe, Guaixe fundazioak eta Tokikomek bere ekarpena egin nahi du krisi hau ahalik eta azkarren konpontze aldera, eta erabateko prestutasuna adierazten du erakunde publikoei hedatu behar dituzten mezu informatiboak ahalik eta azkarren eta eraginkorren hedatzen laguntzeko, alerta egoerak dirauen bitartean.
Krisi honetatik onik ateratzeko modu bakarra gizarte eta komunitate osoaren konpromisoa eta elkarlan aktiboa den uste sendotik, beraz, Guaixe fundazioak eta TOKIKOMek erabateko lankidetza eskaini nahi die Euskal Herriko erakunde publikoei une konplikatu hauetan, beti ere herritarrak egoki eta puntual informatu eta egoeraren larria ahal den neurrian leuntzeko asmoz.
Komunitate osoak elkar hartuta, egoerari buelta emango diogulakoan.
Guaixe fundazioa eta TOKIKOMen Administrazio Kontseiluak