Sakanan hiru Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitate daude: Irurtzun aldekoa (Arakildik Arruazura), Etxarri Aranatz aldekoa (Lakuntzatik Urdiainera) eta Burunda mendebaldekoa (Altsasutik Ziordira). Hiruetan langileak lanean ari dira. Baina COVID-19 koronabirusak sortutako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera adierazi dela eta, infekzioa prebenitzeko eta kontrol neurri gisa ateak itxita ari dira lanean, edo etxetik bestela. Haiekin harremanetan jarri nahi duenak telefonoz edo e-posta bidez egin beharko du. Eta dokumentazioa eraman behar duenak zerbitzuen buzoietan utzi beharko du.
Atzeratu ezin diren edozein kudeaketa egiteko honako zenbaki edo helbideetara zuzendu beharko dute interesatuek: Irurtzun aldekoa 948 600 694 edo ssbirurtzun@infolocal.org, Etxarri Aranatz aldekoa 948 460 752 edo info@etxarriogz.eus eta Burunda mendebaldekoa 948 467 662 edo ssbaltsasu@ssbaltsasu.eus. Zubia denez, Etxarri Aranatz aldeko ostiralean itxita egonen da.