ADIERAZI NAHI DUGU:
• Mundua eleanitza dela.
• Hizkuntzak kultura-altxorrak direla, eta horrek aniztasuna eta aberastasuna ematen diela munduko herrialdeei.
• Hizkuntzak herrien eta pertsonen identitaterako eta garapenerako funtsezko tresnak direla.
ALDARRIKATU NAHI DUGU:
• Hizkuntza gutxituak ere errespetatuak eta kontuan hartuak izateko eskubidea.
• Gure hizkuntzak normalizatzeko behar adina laguntza eta babesa izateko eskubidea, batez ere hezkuntza arloan.
• Gure hizkuntzek legaltasun osoa izateko eskubidea euren eremuan.
• Gure hizkuntzetan bizi ahal izateko eskubidea, gizarteko edozein esparrutan.
HONAKO KONPROMISO HAUEK HARTU NAHI DITUGU:
• Hizkuntzen normalizazioan lanean segitzeko gure arteko zubiak eraikitzea, txikion batasunak handi egiten gaituelako.
• Gure hizkuntzen, kulturen eta hedabideen berri elkarri eman eta informazio hori gure inguruan zabaltzea.
• Manifestu honi ahalik eta oihartzun zabalena ematea.