Espainiako Gobernuak beste hamabost egunez luzatuko du alarma egoera. Hainbat hedabidek aurreratu dutenez, Pedro Sanchez Espainiako presidentea Autonomia Erkidegoetako presidenteekin bilera egiten ari da orain alarma egoera hamabost egunez luzatzen dela jakinarazteko. Ondoren, agerraldi publikoa egingo duela esan dute. 17:00etan Maria Txibite Nafarroako presidentearen agerraldia aurreikusi dute.