Koronabirusak eragindako osasun-larrialde egoerari aurre egiteko neurrietako bat etxeko konfinamendua da. Salbuespen jakinetan besterik ezin da etxetik atera. Eta hori hala dela ziurtatzeko kontrolak egiten ari da foru polizia. Foruzaingoak jakinarazi duenez, emakumezko txirrindulari bati isun bikoitza jarri zioten. Aralarko pistan gora zihoan kirolariari arauz kanpoko bidaia egiteagatik isuna jarri zioten. Eta beste bat pistan bizikletan ibiltzea debekatzen duen seinalea ez errespetatzeagatik. Bestetik, araudia ez zela betetzen ari eta foruzainek Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Olatzagutitik herritarren jakinarazpenak jaso dituzte asteburuan.