Koronabirusa Sakanan

Desinfekzio lanak hasi dituzte udalek

Osasun guneen eta zabalik dauden denden inguruan eginen dute garbiketa

Nafarroako Osasun Publiko eta Laboraleko Institutuak ezarritako irizpideei jarraituz, Etxarri Aranazko eta Altsasuko udalak bide publikoan desinfektatzeko lanak hasi dituzte gaur. Hala, zabalik dauden eta jendea pilatzen den tokiak urez eta lixibaz garbituko dituzte. Zehazki, osasun etxeen, adinduen etxearen, Josefina Arregi klinikaren ingurua eta elikagaiak eta lehen beharrizaneko produktuak saltzen dituzten lokalen inguruan. Datozen egunetan jarraituko dute, udal eraikinak barne.